Zeregina
Oñatiko RM Zuazola-Larraña BHI ikastetxeko izateko arrazoia hau da:
Ikaslea bere bizitza pertsonal, sozial, akademiko eta laboralerako prestatzea, kalitatezko hezkuntza euskalduna eta publikoa eskainiz.
Gure balioak eta ezaugarriak
- Ikasle eta familiekiko hurbiltasuna.
- Elkarbizitza eta errespetua: Giza eskubideak eta bizikidetza dira erreferentzia.
- Gardentasuna, zintzotasuna eta konfiantza.
- Inklusiboa eta hezkidea.
- Eleanitza.
- Pertsonen gaitasunen garapenaren aldeko apustua, bikaintasunaren bila.
- Proiektu bereizgarrietan partehartzaile.
- Talde-lana.
- Herriko erakundeei irekia.