Plan estrategikoa
-
1. estrategia:
Ikasle guztiei bermatuko zaie hezkuntza-eskubidea, edozein delarik ideologia, erlijioa, maila ekonomikoa, giza jatorria, hezkuntza-maila eta abar. Honetarako, ikastetxeko kudeaketa-lanetan ikasle, guraso eta irakasleen partehartzea bultzatuko da.
-
2. estrategia:
Ikasleen nortasun eta prestakuntza integralerako gaitasunak askatasunez garatzen lagunduko zaie, kasuan kasuko bakarkako prestakuntza ere jorratuz. Honekin batera, elkarbizitza demokratikoa ahalbidetzen duten baloreak landuko dira, beti ere denon artean adostutako arauak errespetatu eta gatazkak konpontzeko elkarrizketa eta akordioak erabiliz.
-
3. estrategia:
Institutuko hezkuntza eskaintza eta baliabideak ezagutaraziko zaie hezkuntza eta gizarte erakunde desberdinei (administrazio publiko, enpresa, sindikatu, elkarte kultural eta politiko, Ikaslan, Bihe, Goieskola, Urgain, ikasle, langile, familia,...), lankidetza eta akordioak bultzatu eta baliabide eskaerak (gelak, tailerrak, bestelako instalazioak, giza baliabideak,...) aztertu eta edozeinen esku jartzeko asmoz. Gainera, Oñatiko Euskal Eskola Publikoaren irudia bateratu, koordinazio pedagogikoan aurrerapausoak eman eta harremanak sendotuko dira.
-
4. estrategia:
Ikastetxeko hezkuntza arautua eta ez arutua etengabe gaurkotu eta garatuko da, proiektu berritzaile, IK Teknologia berri eta Kalitatezko gestio eredu eraginkorrekin lan eginez eta instalazioetan hobekuntzak txertatuz; era berean, lan taldeen eta batzordeen eraginkortasuna ere bermatuko da.
-
5. estrategia:
Euskal kultura eta hizkuntza indartzeko eta beste kulturetako ohiturak ezagutarazteko lan egingo dugu, kanpoko jatorria duten ikasleen eta bertakoen arteko harremana sendotzeko bideak lantzeaz gain, gutxienez euskara erabiliko da arlo eta dokumentu guztietan.
-
6. estrategia:
Iraunkortasunerako hezkuntza garatzeko asmoz, programazioetan edukiak txertatu eta ingurugiroa babesteko ekintzak antolatuko dira; erantzun eta irtenbideak proposatzeko gai diren pertsonak hezi eta proiektuak bultzatuko dira.
-
7. estrategia:
Irakasleen prestakuntza egokia ziurtatzeko behar den formazio-plana finkatu eta antolatuko da, egungo hezkuntza beharretara zuzenduz, hots, proiektu- edo teknologia- berriei eta hezkuntza-ildo pedagogiko berriei egokituz.
-
8. estrategia:
Lan baldintzak hobetu eta lan arriskuak ezabatzeko helburuarekin, instalazioak egokitu eta langileen egonkortasun eta inplikazio sendoa lortzeko bideak jarriko dira.