IKT Ikastetxe Eredua

Jakintzaren gizarte berriak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) aldaketa handia eragin dute pertsonen prestakuntza-beharretan. Eta hori hezkuntza-prozesuan islatu behar da: IKTak hezkuntza iraunkorreko funtsezko tresnak dira ikasleentzat, irakasleentzat eta familientzat.

Alde batetik, hezkuntzan parte hartzen duten eragileek baliabide digitalak erabat aprobetxatzea eta, bestetik, herritarrak prestatzea dira helburuak.

Horretarako, ikastetxeetako prozesu pedagogikoetan eta administratiboetan IKTak txertatzea sustatu behar da, bai eta ekintza guztien koordinazioa eta koherentzia bermatu ere.

2011-12 ikasturtean IKT-n heldutasun oinarrizko maila lortu genuen

2013-14 ikasturtean maila ertaina lortu genuen

2016-17 ikasturtean maila aurreratua lortu genuen

 

Horrek esan nahi du,  konpetentzia digitala, curriculum-arloetako eduki didaktiko multimediekin jarduteko (IKTetatik ikastea) tresna izatetik, ikaskuntzarako eta jakintza eraikitzeko tresna gisa (IKTekin ikastea) izatera pasa dela gaur egun.