

Otsailak 11
Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna
Otsailaren 11 Emakume eta Neska Zientzialarien Nazioarteko Eguna da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hori aukeratu zuen, 2016an, emakumeek eta neskek zientzian sarbide eta parte-hartze erabatekoa eta berdintasunezkoa izatea lortzeko.
Urte osoan zehar egiten dugu lan neskek zientzia- eta teknologia-gaietan parte har dezaten, eta, horretarako, emakume zientzialarien lana balioan jarri eta bistaratzen dugu, erreferenteak sortzeko. Eta egun honi lotuta, halaber, hainbat jarduera egin ditugu.
DBH 1-2 bideoak ikusi, galdera batzuk erantzun eta hausnarketa txiki bat egin dute. DBH3, BATXI1 eta BATXI2ko ikasleek Mondragon Unibertsitateak prestatutako hitzaldian eta mahai inguruan parte hartu dute.

FIRST LEGO LEAGUE
Aurten ere FLL txapelketan parte hartuko dugu
DBH4ko ikasleak fin fin ari dira lanean First Lego League berrikuntza-proiektuan.
Badira 4-5 bat hilabete lanean hasi zirenetik, eta ez dira geldituko dena behar den bezala egon arte.
Hauek dira ba ikasle bikainak!

EA2030
INGURUMEN JARDUNALDIAK 2022 OÑATI
2022ko Oñatiko Ingurumen Jardunaldiak hemen dauzkagu. Animatu!
Natur Eskolako tailerra
Egagroprilak aztertzen!
Urtarrilaren 14an, DBH 3 eta ZIG gelakoak Oñatiko Natur eskolan egon ginen, Egagropilei buruzko ikerketatxoa egiten.
Egagroprilak hegazti batzuek jan baina digeritu gabetko materialen bolak dira, atzera ahotik ateratzen dituztenak. Horiek luparekin aztertuz, hegaztiak zer jan duen eta txoria identifikatu daiteke.
Natura ezagutuz, natura maitatuz!
DBH 1eko ikasleak izotz pistan
Donostiako Txuri Urdin Izotz pistan
Abenduaren 10ean, DBH 1eko ikasleak Donostiako Txuri-Urdin izotz pistara joan ginen. Nahiz eta behin baino gehiagotan erori, primeran pasa genuen!