Martxoak 8: Hitzaldia

Scientist, farmer, ecologist....woman

  • 2020-03-11 |

Martxoak 8ko ekintzen barruan: ITXASO APRAIZ emakume zientzilariaren hitzaldia.

 

Martxoak 8ko ekintzekin jarraituz, Itxaso Apraiz emakume zientzilaria etorri da gure ikastetxera batxilergoko ikasleei "Scientist, farmer, ecologist...WOMAN" hitzaldia ematera.

Argazkiak

 


Martxoak 8: Emakumearen nazioarteko eguna

Martxoak 8 iritsi da Zuazolara

  • 2020-03-08 |

Aurten ere, Emakumearen nazioarteko egunarekin bat egin dugu Zuazolan. 

 

"Katerik gabe katean" aurtengo lemetako bat harturik, gelan gaia landu eta eztabaidatu genuen. Ondoren, denok aretora joan eta neska talde ederrak gela bakoitzean ateratako ideia/ lema bana irakurri zituzten. Ekimen xume eta polit honen bitartez, "egunero izan dadila martxoak 8" aldarrikatzen dugu!

Klikatu argazkiak ikusteko

Irakurritako leloak, hemen


2020ko ikasbidaia: Londres

DBH 4. mailako ikasleak, Londresen.

Ikasturtero bezala, 4.DBHko ikasleak Londresen egon gara. 

 

Haize hotza eta euri pixka bat izan arren, ikasbidai ederra izan dugu: Camdem Town, Wembley eta Stanford Bridge estadioak, London Eye, The Tower of London  eta London Bridge, eta Madame Tussauds, National Galery, The British Museum eta Natural and History Museum museoak ikusi ditugu besteak beste...

Janari bereziak, erosketak eta hiriko magia ere bizi izan ditugu, eta lortu dugu metroan ere ondo baino hobeto moldatzea. 

Beraz, Londresekoa... esperientzia bikaina eta gomendagarria benetan!".


Irteera: Araotz-Olate

DHB2. mailako ikasleak Olateko zentral Hidroelektrikoan

  • 2020-02-20 |
Ura eta Energiaren proiektuarekin jarraitzen dugu.

 

Pasa den otsailaren 20an, DBH 2. mailako ikasleak ura eta energia proiektuaren baitan Araotzetik Olatera oinez joan ginen eta Araozko ur-jauziak ezagutu genituen. Jaturabeko urtegitik oinez joan ginen uraren kanala jarraituz Olateko central hidroelektrikoraino.


First Lego League

First Lego txapelketa Arrasaten

  • 2020-02-10 |