Noticia_Mugikortasun_astea

noticia_Eski_irteera

noticia_Comenius Elkartrukea

Noticia_Menu_trimeestral

2012/01/09| Hiruileko menua


Noticia_1112_Salida_Madrid_Bach2

Madrilera Irteera

  • 2011/12/13 |

Joan den abenduko zubian Madrilera abiatu ginen, bisitaldi kultural bat antolatuta genuen eta irrikitan irten ginen Oñatitik astelehen goizez Madril ezagutzeko. Oso eguraldi ona surteatu zitzaigun Madrilen. Eta ondo aprobetxatu genuen.

Heldu bezain pronto, bazkaldu eta Reina Sofia museora abiatu ginen Picasso, Dali eta beste maisu batzuen obrak ezagutzeko. Gauean berriz,afalondoan, antzezlan paregabea, “la cena de los idiotas “ izenekoa, izan genuen disfrutatzeko.

El rastro eta antzinako Madril (Austriarren Madrila) ezagutzea ziren gure helburuak bigarren egunean; handik eta hemendik txokoak ezagutu eta betiko Madril dastatzeko aukera polita egun osoan . Nekeak lagun eta afari on bat barne, bete genuen eguna gaua iritsi zen arte.

Azkeneko egunean El Prado museorako bisitaldia zegoen antolatuta. Reina Sofian bezala, hemen ere gida baten eskutik. Hantxe  ezagutu genituen El greco, Velazquez eta Goya maisuen margolan ederrenak, haien bitxikeriak eta egite prozesuak denboran zehar.

Bisitaldi kulturala bukatzear zihoan, eta guztiok, ikusi eta ikasi genuenarekin, hartu behar izan autobusa Oñatirako bueltan.

Madrid