EA21en egindako lana

Aurten, EA21en egindako lana

  • 2020-05-27 |

Biserak egiten

Ikastetxeko 3D-ko inpresoran biserak egiten

  • 2020-03-24 |

Gure ikastetxean ere, osasun arloko langileek behar dituzten biserak egiten ari gara.

Denon artean lortuko dugu!!!!


Martxoak 8: Emakumearen nazioarteko eguna

Martxoak 8 iritsi da Zuazolara

  • 2020-03-08 |

Aurten ere, Emakumearen nazioarteko egunarekin bat egin dugu Zuazolan. 

 

"Katerik gabe katean" aurtengo lemetako bat harturik, gelan gaia landu eta eztabaidatu genuen. Ondoren, denok aretora joan eta neska talde ederrak gela bakoitzean ateratako ideia/ lema bana irakurri zituzten. Ekimen xume eta polit honen bitartez, "egunero izan dadila martxoak 8" aldarrikatzen dugu!

Klikatu argazkiak ikusteko

Irakurritako leloak, hemen


Martxoak 8: Hitzaldia

Scientist, farmer, ecologist....woman

  • 2020-03-11 |

Martxoak 8ko ekintzen barruan: ITXASO APRAIZ emakume zientzilariaren hitzaldia.

 

Martxoak 8ko ekintzekin jarraituz, Itxaso Apraiz emakume zientzilaria etorri da gure ikastetxera batxilergoko ikasleei "Scientist, farmer, ecologist...WOMAN" hitzaldia ematera.

Argazkiak

 


2020ko ikasbidaia: Londres

DBH 4. mailako ikasleak, Londresen.

Ikasturtero bezala, 4.DBHko ikasleak Londresen egon gara. 

 

Haize hotza eta euri pixka bat izan arren, ikasbidai ederra izan dugu: Camdem Town, Wembley eta Stanford Bridge estadioak, London Eye, The Tower of London  eta London Bridge, eta Madame Tussauds, National Galery, The British Museum eta Natural and History Museum museoak ikusi ditugu besteak beste...

Janari bereziak, erosketak eta hiriko magia ere bizi izan ditugu, eta lortu dugu metroan ere ondo baino hobeto moldatzea. 

Beraz, Londresekoa... esperientzia bikaina eta gomendagarria benetan!".