HNP. HIZKUNTZ NORMALKUNTZA PROIEKTUA

  • HELBURUA :  

Proiektuaren helburua , eta normalizazioarena orokorrean, euskararen  erabilera hedatzea da. Erabilera hedatzeko  honako  hiru xede hauek jorratu nahi ditugu:  hiztun kopurua haztea, erabilera hedatzea eta indartzea, eta euskararen presentzia zabaltzea eremu guztietara.

  • ERAGILEAK ETA EREMUAK:

Helburu  horien lorpenean eskola-komunitateko eragile eta eremu  guztiak aintzat hartzen dira : ikasleak, irakasleak, gurasoak, eremu instituzionala, eskolaz barrukoa eta eskolaz kanpokoa....

  • TRESNAK :

HNProiektua:  lau urtean behin egiten da , eta bere baitan hartzen dira eskolako eragile guztiak. Gure helburu garrantzitsuena Ikastetxearen hizkuntza eta harremanak  euskara izatea da,

  •  Urteko Plana :  proiektua urteko helburu eta ekintzetara eramateko egiten dugu eta urteko hekburu eta jarduera zahatzak finkatzen ditu.,
  • Urteko Memoria  :   kasturte bukaerako hausnarketa txostena betetzen dugu
  • Batzordea : Irakasle eta ikasleek osatutako Batzordea da. Bertan helburuak finkatu , ekintzak proposatu eta antolatu, eta ikasturteko plangintza eta memoria
  • JARDUERAK

Ikasturteko plana eremu guztietara zabaltzen da, baina zatirik garrantzitsuena  ikasleriaren atalak  eta ikasleekin egiten ditugun ekintzek betetzen dute, Izan ere, aurten helburuak lortzeko egindako ekintzen artean aipagarrienak honako hauek izan dira :  Bertsolaritza eta Barnategia1 DBHN, Hika Ikastaroa, Postal, Bertso eta Lelo Lehiaketak, grafittiak, 4 DBHko ikasleen antzerkia, Aldizkaria , , Euskal Idazleekin saioak, Zinea euskaraz, errefortsu orduak, kanpotik etorri berri diren ikasleentzako euskarako indartze orduak , besteak beste.