Jantokia
Eskolako jangelan egunero 167 ume inguruk bazkaltzen dute.Bertan prestatutako janari orekatua zerbitzatzen da. Zerbitzu hau denei irekia dago. Jangelan gelditzen diren umeetaz arduratzeko zazpi zaintzaile daude.
Prezioak:
- Eguneko garraiatuak: 3,30 €;
- Ohiko bazkalkideak: 4,60 €;
- Egun solteak: 5,20 €.
| MENUA IKUSI (Ausolan-eko orrian, ERREKALDE ikastetxea aukeratu, hori da guri dagokiona) |
| OHITURA EGOKIEN GOMENDIOAK |
JANGELAKO ARAUAK
Jangelako orduetan haurrak jangelako zaindarien eta irakasleen esanetara eta ardurapean daude.
- Mahai aurrean portaera ona izan beharko dute, modu egokian eseriz eta mahai tresna ezberbinak ongi erabiliz.
- Tonu egokian hitz egingo dute, mahaikideak errespetatuz.(Garrasirik egin gabe).
- Zaindariak eta jangelako beste pertsonak errespetatuko dituzte.
- Janari ezberdinak dastatu eta denetarik jatera bultzatuko ditugu.
- Jangelako orduetan ezingo dira eskolatik atera; medikuarenera joateko, siesta egitera edo behar handi bat dagoenean izan ezik.
- H.H. eta L.Hkoek amantalak erabiliko dituzte. Astelehenetan ekarri eta ostiraletan eramango dituzte.
- Hortzetako pasta eta hortzetako eskuila lehenengo mailatik aurrera ekarriko dituzte eta bazkaldu ondoren hortzak garbituko dituzte.
- Haurrek, jarrerazko arazoak izanez gero, gurasoei azalduko zaie ohar baten bidez, eta hiru egunetako epea izango dute sinatu eta itzultzeko. Haurrak jarrera zuzentzen ez badu, eskolak behar diren neurriak hartuko ditu.
*Arau hauek zuen seme alabei azaltzea eskatzen dizuegu, guraso eta jangelako zaintzaileen arteko koordinaketa behar, beharrezkoa delako.
*Haurren batek arazo, alergia, edota gaixotasunen bat..izanez gero guri ere abisatzea komeni da.
*Botikaren bat hartu behar badu, medikuaren errezeta eta pautak idatzita ekarri behar ditu.