SARRERA BALDINTZAK

 

ZIG gelan Hezkuntza Premia Bereziak dituzten ikasleak lan munduan jarduteko prestatzen dira, autonomiaz garatzeko beharrezko gaitasunak ikas ditzaten, berariazko programa espezifiko baten bitartez.

Ikasle hauek DBH kurtsatu dute eta 16 urterekin sartzen dira. Lau urteko programa da, beraz, 20 urtera arte daude bertan.

 

 

 

ZEREGIN IKASKUNTZARAKO PROGRAMAREN BIDEZ, HAUXE LORTU NAHI DUGU:

Ikaslearen gaitasun desberdinak garatzea (fisikoa, afektiboa, komunikaziokoak, …), beraien bizitzan autonomiaz jokatu eta inklusioa bultzatzeko. 

 

Independentziaz bizitzako arlo guztietan parte hartzea indartzea: etxeko bizitzan, lantegian, zerbitzu publikoen erabileran, aisialdian, …

 

Ongizatea bermatzea, norberaren osasun fisiko zein mentalaz ardura hartuz.

Formazio zabala eskaini, ikasleari lagunduko diona lan-mundurako arauak ezagutzen eta, azken finean, norberaren heldutasun eta ikasketa-prozesuaz gozatzea.

 

ANTOLAKETA ETA EGITURA

 

Zereginen Ikaskuntzako Gela lau urteko iraupena du, 16-20 urte bitartekoa.

 

Curriculumaren hainbat arlo praktiko lantzea du helburu, ikasleari bizitza autonomoan baliagarri izango zaizkionak, hain zuzen; komunikazioa, etxeko bizitza, lanerako oinarrizko prestakuntza, ...

 

Azken ikasturtean enpresetan praktikak egiten dira, ikasle bakoitzari gehien egokitzen zaion lantokian (Gureak, lantoki arruntak, …)


Programa amaitutakoan, ikasleak Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak emandako prestakuntza ziurtagiria – Zereginen ikaskuntza – jasoko du.